Banatu dituzte Legazpiko Kirol Sariak
Legazpiko Udalak bigarren urtez banatu ditu Kirol Sariak, herriko kirolarien lana eskertzeko. Latxartegi aretoan egin dute ekitaldia. Aurten, kirol elkarteek aukeratu dituzte sarituak, bozketa bidez. Hauek izan dira:
- Antonio Telleria Tiki. Andraitz saskibaloi taldeko entrenatzailea eta jokalari ohia. 15 urtetik gorako ibilbidea duelako eman diote saria. Tiki-k bere gurasoei eta gazterik hil zen arrebari eskaini die saria, hunkituta. Bere ibilbidean entrenatu dituen jokalariak ere gogoan izan ditu, eta adierazi du denengatik ikasi duela zerbait.
- Jose Manuel Paternain. Judo eta jiu-jitsu irakaslea. Bolondresen kategorain eman diote saria. 40 urtetik gora daramatza Judoan.
- Idoia Agirre. Futbol jokalaria. Iazko denboraldiko lorpenengatik eman diote saria. AEBetan dago, eta bere partez aitak jaso du saria. Hala ere, bideo bat bidali du eskerrak emanez.
- Lukas Larraza. 86 urte ditu, eta bere garaian nazioarteko kross ugari irabazi zituen. Elite kategorian eman diote saria.