Autorik gabeko egunean, bizikleta martxa egin dute Beasainen
Europako mugikortasun iraunkorraren astean barruan, eta gaur, Autorik gabeko eguna izanik, bizikleta martxa egin dute goizean Beasainen. Era horretan, herriko kaleak denontzat direla aldarrikatu eta bizikletaz mugitu daitekeela herritarrei helarazi nahi izan diete.
Beasaingo lau ikastetxeetako (Alkartasuna Lizeoa, Andramendi ikastola, Murumendi, La Salle-San Jose) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 326 ikasleek hartu dute parte egitasmoan.
Ia orduerdiko ibilaldia egingo dute, Loinazko San Martin plazatik abiatuta: Kale Nagusia – Nafarroa etorbidea – Zapatari kalea – Biribilgunea – Dolarea kalea – Igartza-Oleta kalea – Peategi kalea -Trenbide kalea – Barrendain plaza – Nafarroa etorbidea – Kale Nagusia – J.M.Iturriotz kalea – Arana kalea – Bideluze plaza – Kale Nagusia – Loinazko San Martin plaza. Amaieran, patata tortilla eta txorixo egosi pintxoekin hartu dituzte indarrak.