Ostadar mendi taldeak Pirinioetara irteera antolatu du urriaren 7, 8 eta 9rako
Ostadar mendi taldeak Pirinioetako Pays Couserans eskualdera irteera antolatu du urriaren 7, 8 eta 9rako. Araing-eko aterpetxean hartuko dute ostatu eta Tuc de Mauberme (2.880 metro) eta Pic de Crabere
Ostadar mendi taldeak Pirinioetako Pays Couserans eskualdera irteera antolatu du urriaren 7, 8 eta 9rako. Araing-eko aterpetxean hartuko dute ostatu eta Tuc de Mauberme (2.880 metro) eta Pic de Crabere (2.629 metro) gailurretara igoko dira. Ibilaldiek ez dute zailtasun teknikorik. Izena emateko, 659 48 68 78 zenbakira deitu behar da edo ostadar@ostadar.org helbidera idatzi.