Gogoeta eguna da gaur. Bi asteko kanpaina politikoaren ondoren, iritsi da momentua. Bihar egingo dituzte Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Alderdiek makina bat ekitaldi, agerraldi eta mitin egin dituzte egunotan, eta beraien mezua ahalik eta herritarrik gehienengana zabaltzen saiatu dira. Goierriko Hitzak, bost alderdi nagusietako hautagai goierritarrei egin die elkarrizketa bana. Hemen esandakoen laburpen bat:
Miren Larrion (EH Bildu):
«Pertsonen bizimodu duina ziurtatu behar da, herri duina izateko»
Arabako zerrendaburu da Miren Larrion (Legazpi, 1969). Goierrin jaioa da, 7 urte arte Legazpin bizi izana. Subirautza, arlo soziala eta elkarbizitza hartu ditu EH Bilduk aurrera egiteko zutointzat.
Luke Uribe-Etxebarria (EAJ):
«Enplegua sortzen laguntzea da gure helburu nagusiena»
Legebiltzarkidea da Luke Uribe-Etxebarria (Beasain, 1965) 2001. urtetik. Orain Gipuzkoako zerrendan zortzigarren lekuan aurkeztuko da eta beste lau urterako lekua eskuratzea du helburu.
Oscar Valbuena (PSE-EE):
«Agenda sozial bat markatzea da euskal sozialiston lehentasuna»
Zumarragan jaio bazen ere, zazpi urte zituenez geroztik Legazpin bizi da Oscar Valbuena (1978), eta legazpiartzat du bere burua. PSE-EEko zinegotzia da 2011z geroztik, eta legebiltzarreko hauteskundeetako hautagaia da. Hamalaugarrena da Gipuzkoako zerrendan.
Begoña Pereira (PP):
«Guztia inbaditu nahi duen abertzaletasuna frenatu beharra dago»
Begoña Pereira (Zumarraga, 1958) Urretxu, Lizartza eta Zumarragako zinegotzia izan da. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako seigarren doa Gipuzkoako zerrendan.
Unai Orbegozo (Elkarrekin-Ahal Dugu):
«Gure helburua Euskadi justuago bat eraikitzea da»
Zumarragako udaletxean Elkarrekin-Ahal Dugu koalizioaren zinegotzia da Unai Orbegozo. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako 15. doa Gipuzkoako zerrendan.