Harrikalariak ari dira San Migel eguna ospatzen
Ormaiztegiarrak San Migel eguna ospatzen ari dira gaur, egun osoko ekitaldiekin. Goizen toka eta harrikalari txapelketak izan dituzte, eta arratsaldean, mus eta patata tortilla txapelketak eta afari legea egingo dituzte. Festa herrikoia da San Migel eguna, eta asko izan dira, aurten ere, baserritar jantziekin kalera atera direnak.
Ormaiztegiarrei harrikalariak deitzen zaie, eta San Migel festan tradizio bihurtzen ari den ekitaldia da Harrikalari Txapelketa. Hamar urtez Borja Irizar izan da irabazlea, baina aurten, Xiker Rocandiok jantxi du txapela, harria 26,33 metrora bota eta gero. Emakumezkoetan berriz, Garazi Ezkurdia izan da harria urrutien bota duena. Denera 57 lagunek parte hartu dute, 40 gizonezkok eta 17 emakumezkok.