Lazkaoko Oin-Arin dantza taldeak 50. urtemuga ospatu du
Oin-Arin dantza taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta urtemuga borobil hori ospatzeko, taldetik pasatako garai bateko dantzariak eta egungoak elkartu ditu gaur Lazkaon, festa giroko ekitaldian. Goizean dozenaka dantzarik kalejira egin dute herrian barrena, trikitilariek eta txistulariek lagunduta. Ondoren, talde ezberdinen dantza saioak izan dituzte plazan, eta bukatzeko, denek elkarrekin bazkaldu dute, plazako frontoian.