Aizkorrin Barrena mendi martxa, argazkitan
800 lagun pasatxok parte hartu dute aurtengoan.
Izadi Zaleak mendi elkarteak antolatuta, Aizkorrin Barrena mendi martxa egin zuten atzo Legazpin, bederatzigarren urtez. Bi ibilbide zituzten aukeran mendizaleek: hamasei kilometrokoa eta 30 kilometrokoa. Brinkola auzoan hasi eta amaitu ziren biak. Aizkorrin Barrena mendi martxa Legazpiren mugakide diren herrietako mendietan barrena egiten da, eta aurten Zegamako lurretan egin dute sartu irtena.
Guztira 800 lagun pasatxok parte hartu zuten, aurreko urteetan baino gutxiagok, eguraldi txarragatik. Martxa hasi eta gutxira zaparrada bat bota zuen, baina gero ateri egin zuen. Hala ere, lainoak ez zien inguruko paisaiaz gozatzen utzi.
Bukaeran, bazkaria egin zuten Armuño elkartean: makarroiak eta sagar erreak, borondatearen truke. Bestalde, brinkolar batzuek postuak jarri zituzten beren produktuak saltzeko: mermelada, sagar zukua, gazta, ogia, gozoak…
Antolaketan Burdinola elkarteak, Brinkolako Armuño eta Arriurdin elkarteek eta brinkolar ugarik ere parte hartu zuten.
Argazkiak: Tere Madinabeitia, Pili Mencias eta Armuño elkartea.
Aizkorrin_Barrena_mendimar(7)
Aizkorrin_Barrena_mendimar(6)
Aizkorrin_Barrena_mendimar(5)
Aizkorrin_Barrena_mendimar(4)
Aizkorrin_Barrena_mendimar(3)
Aizkorrin_Barrena_mendimar(2)
Aizkorrin_Barrena_mendimar(1)
Aizkorrin_Barrena_mendimar
IMG-20160925-WA0019
IMG-20160925-WA0007
IMG-20160925-WA0016
IMG-20160925-WA0004
IMG-20160925-WA0012
DSCN0768
IMG-20160926-WA0000
DSCN0769
IMG-20160925-WA0013
DSCN0791
DSCN0770
IMG-20160925-WA0014
IMG-20160925-WA0021
IMG-20160925-WA0017
IMG-20160925-WA0015
IMG-20160925-WA0011
DSCN0788
DSCN0787












