Ormaiztegiko San Migel festan, beste hainbat ekitaldiren artean, mus txapelketa egiten dute urtero. Aurten, Axier Etxarrik eta Ainhoa del Vallek osatutako bikotea izan da txapela jantzi duena. Finalean, Asier eta Julian Zabala aita-semeak izan zituzten aurkari.