Gaur hasiko dira Ordizian zabor bilketa sistema aldatzen
Gaur hasiko dira Ordizian zabor bilketa sistemaren aldaketak egiten. Atez atekoari agur esan eta berriz ere edukiontziak jarriko dituzte, eremu batean asteko gau bakoitzean . Altamira, Otegienea eta Majori izango dira aldaketa izaten lehenak. Bihar Bustuntzan egingo dute, asteazkenean Ordizia erdigunean, Ostegunean San Juanen eta tren geltokiaren inguruan eta ostiralean Eskarabilla eta Urdaneta inguruetan. Aldaketa egingo den gauen, hondakinak jaitsi behar dutenek, beren kubo pertsonalean utz dezakete lurrean. Hurrengo egunean edukiontziak erabilgarri izango dituzte.
Herritarrek dagoeneko jaso dute sistema berria azaltzen duen eskuorria. Merkatariek aldiz, aste honetan jasoko dute informazioa, astezken aldera. Sasieta Mankomunitateak jakinarazi nahi die merkatariei, zalantzak argitzeko mankomunitateko teknikari bat egongo dela udaletxeko arreta bulegoan, asteazkenetik aurrera 13:00etik 15:00etara.
Ordiziako udaletxetik gogora ekarri dute edukiontzi grisak, marroiak eta pixoihalenak txartela behar dutela irekitzeko. Oraindik txartelik ez dutenek edo pixoihalak botatzeko txartela egokitu ez dutenek, herritarren arreta bulegoan edo udaltzaingoan eska dezakete.
Sistema aldaketa bukatuta, atez-ate sistemako kuboak itzuli nahi dituztenek udaletxera eraman ditzakete, datorren astelehenetik aurrera 13:00a arte arreta bulegoan edota udaltzaingora 15:30tik 19:00etara.