Ehun zintzarri hotsen bildumak osatzen du erakusketa. Nader Koochaki donostiarrak garatu du proiekuta.
Larunbatean inauguratu zuten erakusketa, eta bertan izan zen artista.
Soineko Paisaia, ehun burutik gorako Gipuzkoako artaldeen zintzarri hotsen soinu artxibo bat da, 2008an abiatu eta, orain arte, 100 soinu grabaketa inguru bildu dituena. Grabaketa bakoitza, landa-laneko ohar koaderno baten gisan, fitxa banarekin osatzen da. Fitxa horietan, artzaina eta artaldea identifikatu, lokalizazioaren berri eman, grabaketa baldintzak aipatu eta egoeraren eta gaiaren gogoetak txertatzen dira.
Abenduaren 18ra arte, Igartubeitiko interpretazio zentroan izango da eraskusketa. Proiektua
Nader Koochakik (Donostia, 1983) garatu du. Soziologian lizentziatua da eta 2008 urtetik aurrera artearen alorrean garatu du bere lana. Bideoaren, argazkiaren eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu.