Uztailaren 7an, 8an eta 9an jokatuko da Ehunmilak lasterketaren zortzigarren edizioa
Ehunmilakeko antolakuntza batzordeak eta boluntario taldeetako arduradunek, Ehunmilak ultra-trailaren zortzigarren edizioa antolatzea erabaki dute. Datak zehaztu dituzte: 2017ko uztailak 7, 8 eta 9. Izena emateko epea azaroaren 3an irekiko da, ehunmilak.com webgunean.
Antolatzaileek diotenez, “zortzigarren edizio hau posible egiteko lasterketaren babesle eta laguntzaileen atxikimendua eta boluntarioen konpromisoa izan dira oinarrizko eta ezinbesteko zutabe. Ehunmilak ez da ulertzen eta ez da posible bi ardatz horiek gabe”. Hiru lasterketa Ohi bezala, hiru egunetan hiru lasterketa jokatuko dira Beasainen eta inguruko mendietan barrena: uztailaren 7an, 18:00etan, hasita Ehunmilak ultra traila (168 km, 11000m D+); uztailaren 7an, 23:00etan hasita, Goierriko2haundiak trail (88 km, 6000m D+); eta uztailaren 9an, 09:00etan hasita, Marimurumendi maratoia (42 km, 2300m D+).