Bi antzerki saio egongo dira asteburu honetan
Asteburu honetan bi antzerki saio egongo dira. Txalo taldeak Datorren urtean hobeto antzezlana eskainiko du ostiralean, 22:30ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak 10 euro balio du, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek
Asteburu honetan bi antzerki saio egongo dira. Txalo taldeak Datorren urtean hobeto antzezlana eskainiko du ostiralean, 22:30ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak 10 euro balio du, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Igandean, berriz, haurrentzako antzerki saioa egongo da Urretxuko Labeaga aretoan. Glu-Glu taldeak Hansel eta Gretel lana antzeztuko du. Sarrerak 5 euro balio du. Sarrerak egunean bertan salduko dituzte, 16:00etatik aurrera. Zelai Arizti kultur etxearen eta Urretxuko Udalaen Facebook-etan seina sarrera bikoitz zozketatuko dituzte (hiru helduen saiorako eta beste hiru haurren saiorako).