Kirolean, ezpal eta epai artean
Herri kirolari lotutako desafio eta erakustaldi askoren lekuko izan da Zaldibia. 80ko hamarkadaren hasieran, esaterako, gazte kuadrilla bat bazter ugaritan ibili zen saioak ...
Herri kirolari lotutako desafio eta erakustaldi askoren lekuko izan da Zaldibia. 80ko hamarkadaren hasieran, esaterako, gazte kuadrilla bat bazter ugaritan ibili zen saioak eta erakustaldiak egiten, baita erakusle lanak egiten ere. Katalunian bitan, Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoako eta Bizkaiko txoko askotan ere bai. Orduko giro eta zaletasunaren ondorioz, Altza burue eta Bota piñue izeneko bi talde ere sortu zituzten.
Kanpora ateratzeko joera hori urte batzutako kontua izan zen, baina herri mailan saio gehiago ere egin zituzten gerora. Eta beste maila batean bada ere, herriko gazteek urtero egin izan dute herri kirol saioren bat Santa Fe jaietan. Aurtengoa urriaren 8an izango da.