Sagardo Astean murgilduta daude Igartubeiti museoan, urriaren 14ra arte
Gaur inauguratu dute Sagardo Astea, eta zanpaketak egin dituzte.
Sagardo Astea. Gaur inauguratu dute, eta urriaren 14an amaituko da. Urtero bezala, martxan jarriko dute Igartubeitiko dolarea. Besteak beste, sagarra nola zanpatzen duten ikusteko aukera izango da. Jai egunetan eta asteburuan, 12:00etan egingo da zanpaketa. Gainontzeko egunetan, 11:30ean.
Bestalde, gaurko inaugurazio ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiaren sagardo lehiaketako irabazleak saritu dituzte diploma batekin. Gaztañaga sagardotegia izan da irabazlea, Altzueta bigarrena eta Aburuza hirugarrena.
Datozen egunetako ekintzak
Igartubeiti baserri museoak 15. urtez antolatu du
Antzezpenak: asteburu eta jaiegunetan, 11:30ean.- Kirikoketa: urriaren 12, 12:00etan.
- Sagar tentagarriak familientzako tailerra: urriaren 8, 16:30ean.
- Sagar dultze dastaketa: urriak 13, 19:00etan.