Xabier Mendiguren idazleak ‘Alsina’ eleberria argitaratu du
Xabier Mendiguren Elizegik bere ibilbideko zazpigarren eleberria aurkeztu du gaur, Donostian. Elkar argitaletxearekin argitaratu du Alsina lana. Euskal Herriko historiaren bi garai eta bi istorio uztartzen ditu: 1936ko gerratik ihesi Frantziatik Amerikara joandako bikote baten istorioa, eta 1980an, berriz Euskal Herrira itzuliko den alabarena. Alsina emakumea da eleberriko protagonista. AEBetatik Euskal Herrira etorriko da, bere gurasoek lau hamarkada lehenago, kontrako norabidean hasi zuten bidaia hurra, gerratik ihesi Alsina itsasontzian igo zirenean.
Bai hizkera bai kontaera, malgutasunez eta maisutasunez darabiltza Mendigurenek azken liburuan, «abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz». Bi gaien arloko gogoeta motatan da aurkituko du irakurlearen partaidetza: «Kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik».
Xabier Mendigurenek dozenaka liburu argitaratu ditu 30 urteko ibilbidean, gehienak, haur eta gazteentzako literaturaren arloan. Helduenean, 12 narrazio liburu, eta honekin, zazpi eleberri argitaratu ditu.