Aitziber Osinalde hirugarren Hiru Handietan
Aitziber Osinalde korrikalari legazpiarra hirugarren izan da asteburuan jokatu den Hiru Handiak ultra trail proban. Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendietan barrena egiten den proba honek 100 kilometroko ibilbidea du. Osinaldek 14 ordu, bost minutu eta 28 segundo behar izan ditu 100 kilometroak egiteko. Emakumezkoen sailkapen orokorreko hirugarrena izateaz gain, emakumezko beteranoen artean lehena izan da. Irabazitako saria erretinosi pigmentarioa dutenen Gipuzkoa Begisare elkarteari eman dio berriz ere Osinaldek, elkartearekin 2016rako hartutako konpromisoari jarraiki. Soinean eramaten duen elastikoan ere erretinosi pigmentarioaren izena darama, gaixotasunaren berri emateko.
Hiru Handien bosgarren postua, berriz, Elena Calvillo beasaindarrarentzat izan da. Calvillo hirugarrena izan da beteranoen sailkapenean.