Ostiralean taldeen aurkezpena eta igandean derbian garaipena
Urolak kirol elkarteak bere taldeak aurkeztu zituen ostiralean Zelai Arizti aretoan. Aurten hamabi talde ditu, horietako bi neskenak. Ekitaldi hau lehenengoz antolatu dute, kluba herritarrei gerturatzeko. Igandean, lehen taldeak Ilintxaren
Urolak kirol elkarteak bere taldeak aurkeztu zituen ostiralean Zelai Arizti aretoan. Aurten hamabi talde ditu, horietako bi neskenak. Ekitaldi hau lehenengoz antolatu dute, kluba herritarrei gerturatzeko.
Igandean, lehen taldeak Ilintxaren aurkako derbia jokatu zuen. Urretxu eta Zumarragakoek 3 eta 2 irabazi zieten legazpiarrei. Honenbestez, Urolak bigarren postuan jarraitzen du. Hurrengo jardunaldian Urolak azkenaren aurka jokatuko du, Mondragonen aurka.