Siriako Karabana Kulturalak hartu du jada Pariseko bidea Goierri garaian asteburu luzea egin eta gero. Mohanad Aljaramani musikariak Urretxu-Zumarragan egindako kontzertuan poeta arabiar handi bati hitzak hartuta honakoa esan zuen: “karabanako kideon asmoa zuengan tximeletaren hegalen ukituak uzten duen oroitzapena uztea da”. Hori baino gehiago utzi dute: lekukotzak, gazteei egindako hitzaldiak, aurkeztu dituzten zine emanaldiak, laud-aren doinuak, arabieraz errezitatutako poesia, maitasunez egindako siriar afaria, margonalak eta kultur arteko elkarrizketa sustatu duten beste hainbat ekintza.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.