Aurrekontuak zehazteko prozesua bihar jarriko da martxan Ordizian
Aurreko astean Ordiziako Udalak 2017ko aurrekontuak prestatzeko partaidetza prozesua burutuko duela iragarri zuen. Hala, herritarren parte hartzea eskatu du inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko.
Aurrekontuen inguruan ekarpenak eta iradokizunak egiteko erabili daitezkeen partaidetza bideak ondorengoak dira: paperezko galdetegia, postontzietan banatu eta kalean ipiniko den karpan ere egongo dena, eta Udaleko webgunea. Paperean egitea hautatzen bada, kaleko karpan, Udal arreta bulegoan, udaltzaingoan edota Majori kiroldegian entregatu beharko da.
Kaleko karpa
Karparen puntuak ondorengoak dira: bihar, goizean Plaza Nagusian eta arratsaldean Barretxen. Ostiralean, goizean Buztuntzan eta arratsaldean San Joanen. Azaroaren 7an,arratsaldean, Majorin eta azaroaren 8an goizean Altamiran eta arratsaldean Euskal pilota, Majori eta Txindoki etxaldean. Ordutegia 11:00etatik 13:30tara eta arratsaldean 17:30tatik 19:30tara.