Legorretan euskararen arnasguneen tailerrak egingo dituzte azaroan
Euskararen arnasguneen tailerra antolatu dute Legorretan UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Elegunea euskara elkarteak eta Udalak, elkarlanean. Azaroaren 5ean eta 12an egingo dituzte saioak, udaletxeko areto nagusian, 11:00etan hasita.
Herritar guztiak gonbidatuta daude tailerretara; gainera, haien parte-hartzea eskatu dute antolatzaileek. Izan ere, euskararen eta haren erabileraren, garapenaren zein trasmisioaren inguruan, Legorretarrek dituzten kezkak, iritziak eta ekarpenak jasotzeko balioko dute saioek. Herriko datuak ere aztertuko dituzte eta behin tokiko egoera marraztuta, Lergorretan zer ahalgune dauden eta haietan lana nola egin daitekeen finkatuko dute.
UEMAko kidea da Legorreta maiatzetik, eta mankomunitateko gainontzeko udalerrietan bezala, %70etik gorakoa da euskaldunen indizea. Kasu honetan, herritarren %69,8 dira euskaldunak eta %16,66 berriz, ia euskaldunak.
Euskara nagusi den eremua da, beraz, Legorreta. Halere, azken ikerketak ari dira erakusten eremu euskladunetan beherantz doala erabilera.