Legazpiko 6. Ziklo Kros txapelketa jokatu dute Urtatzan hainbat mailatako 200 bat txirrindularik
Elite mailako mutilen podiuma
Eguraldia lagun izan dute gaur Legazpiko Urtatzako gainetan bertako Ziklo Krosaren 6. ekitaldian parte hartu duten 200 bat txirrindularik. Elite mailan
Olatz Odriozola gipuzkoarra nesketan eta
Ismael Esteban kantabriarra nagusitu dira. Biak ala biak ondo baino hobeto ekin diote aurtengo ziklo kros denboraldiari, izan ere, Abadiñoko podiumera igo ziren biak orain bi asteburu eta Esteban lehena izan da Laudion aurreko asteburuan jokatutako krosean, zeinak Espainiako Txapelketarekin bat egin duen.
Kadete eta juniorrek izan dute lanik zailena ibilbidea ihintzak bustita zegoelako goizean. Juniorrak eta elite mailako neskak atera direnerako belarra lehor zegoen eguerdi parteko eguzkiaren epelean. Gaur lokatzik ez dute izan traban eta lasterketa azkarrak izan dira denak.
Behin froga guztiak amaituta, umeen txanda izan da; lehenengo 7 urtera arteko haurrak eta ondoren 7tik 13ra bitartekoak. Goierriko txirrindulari harrobiak ikuskizun ederra eskaini du.
Sailkapena:
Elite mailako neskak
- Olatz Odriozola
- Eider Merino
- Monica Carrascosa
Elite mailako mutilak
- Ismael Esteban
- Aitor Hernandez
- javier Ruiz de Larrinaga
23 urtez azpiko neskak
23 urtez azpiko mutilak
Errifa zozketan saritutako zenbakiak honakoak dira: (1go saria 1.100/2.saria 1.237/3.saria 0761)