ELKARTASUNA // Herriak Elkarlanean erakundeak Haitiri lagundu ahal izateko, eta proiektuetako hango arduradunarekin hitzegin eta egoera aztertu ondoren, hara dirua bideratzea erabaki dute. Horrela, edonork diruz lagundu nahiko balu, Kutxan eta Laboral...

Haitiko egoera islatzen duen irudia // Argazkia: Herriak Elkarlanean
Herriak Elkarlanean Gobernuz Kanpoko Erakundeak diru bilketa egingo du beste behin, Haitirako. Matthew urakanak eragindako hildako kopurua eta kalteak ikusita, eta proiektuetako hango arduradunarekin hitzegin eta egoera aztertu ondoren, hara dirua bideratzea erabaki dute. Izan ere, lehendik larria zen egoera “urakanaz geroztik egoera okertu baino ez da egin” Herriak Elkarlanek azaldu duenez. “Bizirautea lortu duten pertsonen egoera ere ez da askoz hobea eta haien bizitza ere arriskuan dago: ur edangarririk ez dago, antibiotikorik ere ez, elektrizitatea falta da eta askok bizilekurik ere ez daukate”.
Hala, edonork diruz lagundu nahiko balu, Kutxan eta Laboral Kutxan kontu korronteak ireki dituzte, dirua sartu ahal izateko. Herriak Elkarlanean arduratuko da diru hori Haitira bidaltzeaz. 2016ko urtarrilean Haitira edukiontzia bidali zuten, eta oraingoz, ez dute beste bidalketarik egingo; hori dela eta, kanpaina honetan ez dute laguntza materialik jasoko.
- KUTXABANK: 2095 5030 80 1062392682
- LABORAL KUTXA: 3035 0017 11 0170065687