Sinadura bilketa, Ibañezeko pasabidea irekitzeko eskatuz
Beasaingo Udalak azaroaren 2an Kale Nagusia eta Nafarroa etorbidea oinezkoentzako behin betiko bihurtu edo ez erabakitzeko, froga moduan, Ibañez gozotegiko sarrera ibilgailu baimenduentzat bakarrik jarri zuen erabilgarri. Neurri berri horrek «desado...
Beasaingo Udalak azaroaren 2an Kale Nagusia eta Nafarroa etorbidea oinezkoentzako behin betiko bihurtu edo ez erabakitzeko, froga moduan, Ibañez gozotegiko sarrera ibilgailu baimenduentzat bakarrik jarri zuen erabilgarri. Neurri berri horrek «desadostasuna» eragin du hainbat beasaindarren artean eta sinadura bilketa hasi dute Gariona okindegian, «udalak herritarron ongizatea bermatzea helburu gisa duela pentsatuz, herritarron hitza kontuan hartu eta hausnarketa egin dezaten».
Sinadura bilketa hasi dutenen ustez, hainbat ikastetxetara autoz joateko zailtasuna sortzen du erabaki berri horrek. Horrekin batera, «Oriamendi kalean bizi diren auzokideei erreparatu beharko lieke udalak; beharrezkoa al da etxera gerturatzeko herriari bira eman behar izatea?», galdetzen dute. Gainera, «Beasainen aparkalekuekin dauden arazoak ikusita, aparkalekuak kentzen dira». Garionakoek diotenez, «gauza argia da ez digula batere onurarik egiten, ez guri eta ezta beste hainbat saltokiri ere».
Bukatzeko, adierazi nahi dute «ez dugula gaizki ikusten asteburuetan pasaleku hau ixtea, baina gehiegizkoa ikusten dugu beti ixtea, jada oinezkoentzako nahikoa bide dagoela iruditzen baitzaigu eta honek herritarron egunerokotasuna zaildu baino ez baitu egiten».













