Zeraingo plazan egin dute elkarretaratzea.
Bakeari bai, Mixel eta besteak askatu lemapean, elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean Zerainen. Atzo gauean Luhusoko (Lapurdi) polizia operazioan atxilotutako bost lagunen artean Mixel Berhokoirigoin Iparraldeko nekazarien sindikalgintzako kidea dago: “Herri Txikien kongresuan hiru egunez Zerainen izan genuen ekarpen inportanteak eginez. ETAren desarmean lanean aritzeagatik atxilotu zuten atzo”, diote zeraindarrek. Elkarretaratzearekin Mixeli eta gainerako atxilotuei “gure elkartasuna eta babesa” eskaintzearekin batera,
Bakeari bai aldarrikatu dute.