Haztegi ikastolakoek merkatu txikia egin dute gaur
Urteko sasoi honetan ohikoa den bezala, Legazpiko Haztegi ikastolaek Merkatu Txikia egin dute gaur, Latxartegi parkean. Bertara gerturatu direnek izan dute zer erosi; jostailuak, arropak, liburuak, diskak etabar luze bat. 11:30ean Haztegiko ikasleek dantzatutako aurreskuaren eta abestutako bertsoen segidan, aurtengo merkatu txikia ireki dute. Saldutakoarekin lortzen duten dirua, DBH4ko ikasleen ikasbidaiarentzart izango da.
Arratsaldean berriz, Martin Pipas etorriko da Olentzerorentzat gutunak jasotzera eta guraso talde batek prestatuko Jaiotza irekiko da. Egun guztian izango dira ekitaldi nagusi horien inguruan antolaturiko jolas, kanta, eta musika emanaldiak.