Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Majori bete dute
Majori kiroldegia goraino bete da, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen gabonetako emanaldiagatik. Tipi-tapa korrika saio berriarekin iritsi dira Ordiziara eta herritarrek ez dute aukera galdu nahi izan. Ordiziako Jakintza ikastolak, Lazkaoko San Benito ikastolak eta Beasaingo Andramendi ikastolak antolatzen dute saioa. Lehiatilan bildutako dirua, Seaskarentzat, Iparraldeko Ikastolentzat izango da, aurreko urteetan bezala.