«Zalantzarik gabe, legatza da gehien saltzen dugun arraina»
Arantza Imazek (Idiazabal, 1965) 1993ko Santo Tomas egunean ireki zuen Arantzazu arrandegia. Oso gustuko du bere lana, batez ere bezeroekin duten ...
Arantza Imazek (Idiazabal, 1965) 1993ko Santo Tomas egunean ireki zuen Arantzazu arrandegia. Oso gustuko du bere lana, batez ere bezeroekin duten harremanarengatik: «Gozatu egiten dut jendearekin». Ofizioko alderik txarrena ordutegia da, 03:30ean jaiki behar izaten dutelako arraina erostera joateko.
Zein arrain saltzen duzue gehien?
Zalantzarik gabe, legatza.
Gabonak gertu dira. Lan asko izaten duzue?
Lan askoko egunak dira, baina jendea azaroan hasten da jada arraina erosten. Merkeagoa da, eta kalitatez hobea.
Zein zaletasun dituzu?
Hondartzan paseatzea.
Liburu bat.
Silencios.
Musika talde bat.
Ken 7.
Abesti bat.
Zapalduen olerkia.
Janari bat.
Legatzaren kokotxak.
Edari bat.
Txakolina.
Oporretarako leku bat.
Andaluzia.
Goierriko txoko bat.
Aizkorri ikusten den edozein leku.
Amets bat.
Euskal Herri independentea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bi umek arrandegira ekarri zidaten arrosa parea.
Zeri diozu beldurra?
Minari.
Idiazabalgo alkate bazina?
Adin guztietako jendearekin egoten saiatuko nintzateke.
Idiazabalen biziko ez bazina.
Hondarribian.