Zaldibiaren lanketa ari dira egiten Habitat: Utopia, arkitektura jardunaldietan
Abenduaren 14tik 20ra Arkitektura ikasleek hartu dute Zaldibia, Habitat: Utopia, arkitektura jardunaldiak direla eta. Innsbrucketik etorritako 30 ikaslek, austriatik gaur bertan iritsitako 44 eta Donostiako Arkitektura Eskolako beste 45 bat, guztira 100 bat, Zaldibia eredutzat hartuta, herriaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz eztabaidatu, hausnartu eta lanketa egingo dute. Arkitektura eta herrigintza gerturatzea ere bilatzen dute jardunaldi hauekin. EHUko Arkitektura Eskolak, Innsbruckeko Arkitektura Fakultateak, Udalbiltza eta Zaldibiako Udalaren arteko elkarlanaren lehen emaitza izango da topagunea.
Gaur arratsaldean, akzio planak eta interbentzioen diseinua egiten aritu dira kultur etxe zaharreko lehen solairuan. Ikasle taldearen elkargune eta lanerako nahiz egiten ari diren lana erakusgai jartzeko tokia izango da hura. Innsbruckeko eta Donostiako ikasleak, zaldibitarrekin batera, 5 egunez lanean arituko dira eta lehen emaitzak abenduaren 19an aurkeztuko dituzte. Xotil Natke arkitektura ikasle Zaldibitarra izan da ekimena bultzatu duena.
Hurrengo egunetako egitaraua
Bihar
11:00 -Interbentzioaren gauzatze edo errepresentazioa (akzio urbanoa). 18:00 -HiritikAt Kolektiboaren Hitzaldi irekia: Generoa, Elikadura, Etxebizitza.
Astelehenean
17:00 -UIBK-Ikasleen Aurkezpen irekia antzokian.