Zumarragako Udalak herriko bost kirolari omendu ditu izan duten ibilbideagatik
Zumarragako Udalak, kirol sariak banatu ditu, gaur eguerdian udaletxean egin duten ekitaldian. Herriko bost kirolari omenduko dituzte: Carlos Gago, 20 urtez baino gehiagotan Urola eskubaloi taldeko presidentea izandakoa eta ohorezko presidentea zen. Gago abuztuan zendu zen. Imanol Gartziandia, egun Asobal ligako Logroñoko Naturhouse taldeko jokalaria dena. Gartziandiak,Urolan hasi zuen bere kirol ibilbidea eta ondoren Elgoibarren jokatu zuen. Beste omenduetako bat, Aintzane Diez izan da. Diez, field target-ean aritzen da eta munduko azken txapelketan epaile nagusia izan da. Bukatzeko, Juan Mari Aldanondo eta Avelino Olea korrikalari beteranoek ere jaso dute kirol saria. 63 eta 70 urte dituzte, baina oraindik inguruko lasterketa ia guztietan parte hartzen dute.