Gure Esku Dagok gaztaina-jana eta errifa salmenta egingo du Legazpin
Salmentaz gain, festatxoa antolatzeko asmoa daukate txikitilari eta guzti
Datorren ostiralean, abenduak 30, 19:00etan, Kale Nagusian errifak salduko dituzte Gure Esku Dagokoek (GED). Errifen salmentaz gain, gaztaina-jana, eta trikitilariak izango dira, eta GEDko materiala lortzeko aukera izango dute bertan legazpiarrek. «Aberasteko HAMAIKA aukera daude. Fidagarri bakarra Gure Esku Dago», diote Legazpiko GED lantaldeko kideek ostiraleko ekimena aurkezteko.












