Maria Sanchezek eta Borja Austinek irabazi dituzte erosketa bonuak
Plazaola parkean zein jolas jartzeko parte hartze prozesuan parte hartu dutenen artean zozkatu dituzte
Plazaola jolas parkean gaztelua jartzea erabaki dute bozketan parte hartu duten 639 legazpiarrek. Boza eman duten legazpiarren artean 50 euroko bi erosketa bonu zozkatu dituzte. Sariak eman dituzte jada. Haurren artean zozkatutako bonua Maria Sanchezek jaso zuen eta herritarren artean zozkatutakoa Borja Ausinek.












