Beasaingo Gabonetako I. Erakusleiho lehiaketaren lehen hiru sailkatuak, Bareak elkarteko eta udaleko ordezkariekin. Arg.: I. Gurrutxaga
Beasaingo Udalak eta Bareak merkatari elkarteak antolatutako Gabonetako I. Erakusleiho lehiaketaren sari nagusia Xalo arropa dendak jaso du. Bigarren saria Kux-Kux haurrentzako arropa dendarentzat izan da, eta hirugarrena Alzuri argazki dendarentzat. Hiru merkatariek sari bana jaso dute gaur elkarteko eta udaleko ordezkarien eskutik, eta baita buztin tailerrekoek egindako oroigarri bat ere. Guztira 36 dendak hartu dute parte lehiaketan.
German Zaballos eta Patxi Iturrioz, txekeen irabazleak.
Bezeroen bozken bidez jaso dute saria hiru establezimendu horiek, eta bozka ematen duten guztien artean hiru txeke zotz egin dituzte. Honakoak dira bezero sarituak: Ander Berasategi (200 euro), German Zaballos (1oo euro) eta Patxi Iturrioz (100 euro).