Beroak jotako Dantzari Txiki eguna Legorretan
Eguzkipean eta giro bikainean ospatu zen atzo Legorretan Irrintzi Alai taldeak antolatutako XVII. Dantzari Txiki Eguna. Ordiziako Amets Bide eta Urdaneta dantza taldeek, Beasaingo Aurtzakak, Zaldibiako Iztuetak eta Irrintzi Alaik parte hartu zuten. Goizeko hamaiketakoaren ondoren, herriko hainbat txokotan dantza egin zuten taldeek, eta atzera plazan elkartu ziren elkarrekin azken dantzak egiteko. Herriko elkarteetan bazkaldu eta gero, DJ Porruren dantzaldiarekin borobildu zuten eguna arratsaldean. Hurrengo dantzari txiki egunak Ordizian eta Beasainen izango dira, biak egun berean, hilaren 21ean.