Juanjo Igartzabal eta Oihana Arratibel nagusi UZ Trailen
Atzo UZ Trail mendi lasterketa egin zuten. Ibilbidea aldatu egin behar izan zuten Urretxu eta Zumarragan ekitaldi asko zeudelako eta korrikalariak ezin izan ziren Zumarragan sartu. Iparragirre plazatik irten ziren
Atzo UZ Trail mendi lasterketa egin zuten. Ibilbidea aldatu egin behar izan zuten Urretxu eta Zumarragan ekitaldi asko zeudelako eta korrikalariak ezin izan ziren Zumarragan sartu. Iparragirre plazatik irten ziren eta Irimo mendian ibili ziren. Ibilbide luzean, gizonezkoen artean, Juanjo Igartzabal zumarragarra nagusitu zen. Bigarrena Iosu Goñi amezketarra izan zen eta hirugarrena Jose Maria Bernedo Isazelaia eibartarra. Igartzabalek ia bost minutu atera zizkion bigarrenari. Aritz Egeak ez zuen parte hartu azkenean. Erlaitz Aiako Arria mendi lasterketara joan zen eta irabazi egin zuen.
Emakumezkoen artean, Oihana Arratibel ordiziarra nagusitu zen. Bigarrena Elena Calvillo beasaindarra izan zen eta hirugarrena Sandra Sevillano bilbotarra.
Ibilbide motzari dagokionez, gizonezkoen artean, garailea Iban Etxeberria azpeitiarra izan zen. Bigarren postuan Imanol Intza zumarragarra sailkatu zen eta hirugarrenean Gaizka Romero legazpiarra. Emakumezko onena Ane Iturria tolosarra izan zen, bigarrena Ainhoa Unanue urretxuarra eta hirugarrena Janire Agirre ataundarra.
UZ Trail Goierri Koparako puntuagarria da. Proba luzeei dagokienez, Juanjo Igartzabal eta Elena Calvillo beasaindarrak dira liderrak. Proba motzetan, berriz, Nerea Rosado ataundarra eta Gaizka Romero legazpiarra.
Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.