Baztango Abartan mendia. // Argazkia: Wikiloc
Mendizale talde batek antolatuta, egun pasako ibilaldia zuten atzo Baztango Abartan mendira. Eguraldia ona zen eta dena ondo zihoan, baina gailurrera heldutakoan gertatu zen ezbeharra. Mendizaleetako bat, Donostian bizi zen 48 urteko beasaindarra, bertan hil zen, antza denez, arrazoi naturalengatik. Guardia Zibilaren mendiko erreskate taldekoek jaitsi zuten gorpua gailurretik, helikopteroa erabilitza.