Ordizia Saskibaloi Taldeak sekulakoa egin du asteburuan. EBA ligarako igoerako final fourra zuten, eta larunbatean finalerako sailkatu ondoren, atzo Getxori irabazi (77-74) eta finalerako sailkatzea lortu dute.
Eguerdian jokatu zuten partida, Majori kiroldegian. Getxok ere ondo jokatu zuen, eta partida lehiatua eta estua izan zen. Etxeko taldeak ordea, sekulako jokoa eta grina erakutsi zituen, eta azkenean lortu zuten helburua: Ordizia EBA ligako taldea izango da datorren denboraldian.
Taldeak berak zabaldutako bideo honetan, partidaren laburpena eta ondorengo ospakizunen irudiak ikus daitezke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.