Urolaren haur mailako neskek Kopako finala jokatuko dute
Urola kirol elkarteko hiru futbol taldek partida garrantzitsuak jokatu dituzte asteburu honetan eta hiruek irabaztea lortu dute. Haur mailako neskek Kopako finalera sailkatzea lortu dute, kadete mailako mutilek mailaz igoko
Urola kirol elkarteko hiru futbol taldek partida garrantzitsuak jokatu dituzte asteburu honetan eta hiruek irabaztea lortu dute. Haur mailako neskek Kopako finalera sailkatzea lortu dute, kadete mailako mutilek mailaz igoko dira azken partida irabazten badute eta gazte mailako taldeak kopako final laurdenetara sailkatzea lortu du.
Haur mailako neskek Usurbilen aurka jokatu zuten larunbatean, Zumarragan. 2 eta 1 nagusitu ziren. Horrenbestez, kopako finala jokatuko dute. Kadete mailako mutilek, berriz, Kostkasi 4 eta 2 irabazi zioten. Azken partida irabazten badute, mailaz igoko dira. Azkenik, gazte mailako taldeak Ordiziaren aurka jokatu zuen. 3 eta 1 irabazi zuen. Horrenbestez, kopako final laurdenetara sailkatzea lortu du.