Amaitu dituzte Laubideko bakoitietako lanak
Amaitu dute Laubideko bakoitiak irisgarri bihurtzeko obra zibila. Orain, zuhaitzak landatzeko parterreak prestatzen ari dira
Amaitu dute Laubideko bakoitiak irisgarri bihurtzeko obra zibila. Orain, zuhaitzak landatzeko parterreak prestatzen ari dira. Lan hauek iazko aurrekontuetatik egin dituzte.
Urtarrilean ekin zieten lanei eta espaloiak berdindu dituzte eta oinezkoen zein ibilgailuen esparruak banandu dituzte kolore ezberdinak baliatuta. Lanek eragindako zirkulazioa aldaketak bertan behera utzi dituzte.












