Komiki lehiaketaren sariak banatu dira Ordizian
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak duela bederatzi urte jarri zuen abian komiki lehiaketa. Lagunarteko erregistroa euskaraz erabiltzea du helburu. Oianguren institutuarekin eta Jakintza ikastolarekin elkarlanean antolatzen da eta 15 urtetik gorako gazteek hartzen dute parte. Bi kategoria daude, adinaren arabera. Epaimahaian Goztiri AEK euskaltegia aritu da.
A mailako (DBH4koentzat) irabazlea Jakintza ikastolako Leire Herzog izan da eta bigarren, Oianguren institutuko Asier Alvarez. B mailan (Batxilergoko 1. eta 2. maila), Oinaguren institutuko Anne Guiuk irabazi du eta Jakintza ikastolako Izaro Nieto izan da bigarren.