Beasaingo aurtengo eskuz binakako pilota txapelketak baditu irabazleak. Xabier Urteaga eta Unai Goikoetxea. Gorriz jokatu du bikote honek finala, eta eroso irabazi die 22 eta 9ko emaitzarekin Andoni Zubeldiari eta Mikel Urdangarini.
Finalaren aurretik txapelketaren 3. eta 4. posturako partida jokatu dute Aranburu anaiek eta Kuman eta Salinasek. Aranburutarrek irabazi dute eta 3. geratu dira, beraz, txapelketan.
Gernika pasealekuko pilotalekua jendez bete da txapelketaren azken txanpa jarraitzeko. Txapeldunek, bestalde, ospakizun bikoitza izan dute, ordu bete lehenago areto futboleko txapelketa irabazi duen Garaitezinak kuadrillako kideak direlako.
Kirolaz gain, Loinatz jaietako astelehenak izan ditu protagonista gehiago, kuadrillen eguna ere badelako. Eguerditik aurrera Beasaingo kaleak kolorez eta giroz bete dituzte herriko kuadrillek.
Hona hemen futbol areto eta pilota txapelketetako finalak eta kaleko giroa jasotzen duen bideoa
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.