100 bat lagun aterako dira Legazpiko armen alardean
57 eskopetari, 24 musikari eta bestelako lanak egiten aterako dira beste guztiak
Izen-ematea poliki-poliki joan bada ere, 100 bat lagunek parte hartuko dute ekainaren 23an Legazpin egingo duten armen alardean. Horietatik 57 eskopetari lanetan arituko dira, 24 musikari lanetan (txilibitero, txistulari, atabal jotzailea) eta gainerakoak kapitainak, zaldunak, abanderatuak, kartutxo banatzaileak eta figuranteak izango dira.













