Argizpi elkarteak antolatutako Beasain Hiria eta Igartza Saria argazki lehiaketetako sari banaketa egin zen atzo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan.
Beasain Sariaren kasuan,
Javier Dominguezen Urbanita lana izan da saritua; bigarren saria A
lex Lafuenteren Introspeccion eta hirugarrena
Ruben Redondoren El beso lanek jaso dituzte. Sari herrikoia,
Asier Garagarzaren Bassin de Arcachon lanarentzat izan da.
Igartza Saria, berriz,
Jose Agustin Gurrutxaga Gargarzaren Frente a frente argazkiak irabazi du. Bigarrena J
avier Fernandezentzat eta hirugarrena
Aitor Gonzalezentzat izan dira. Sari herrikoia,
Felipe Davila Caballeroren Rincones lanak jaso du.
Erakusketa zabalik
Lehiaketetara aurkeztutako lanen erakusketa ikusgai dago Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan, hilaren 13ra arte.