Leire Agirre lazkaotarrak Euskal Herriko Kantu Txapelketa irabazi du
Lazkaoko Leire Agirre abeslari gazteak beste lorpen bat erantsi dio dagoeneko oparoa duen musika-ibilbideari. Euskal Herriko kantuko txapeldun da. Larunbatean Bilbon jokatu zen finala. Euskal Herriko Kantu Txapelketara herrialde guztietako partaideak aurkeztu ziren.
Txapelaz gain, sormenaren saria ere Agirreri eman diote, berak konposatutako abestiagatik. Joseba Loinaz irakasleak lagundu zion, pianoan.