Mikel Aiestaranek 'Oriente Medio, Oriente roto' liburua aurkeztuko du bihar Bilbon
Mikel Aiestaran (Beasain, 1975) kazetariak eta Ekialde Hurbileko berri emaileak, Oriente Medio, Oriente roto liburua aurkeztuko du bihar Bilbon. 10 urte daramatza Aiestaranek “planetako eremu beroeneko” albisteak zabaltzen. Azkeneko liburuan Georgia, Irak, Afganistán, Pakistán, Egipto, Túnez, Jordania, Siria, Libia, Israel eta lurralde palestinarrak zeharkatuko ditu.