San Fermin txapelketako bi kanporaketa jokatuko dira Beasainen, Olaizola II-Artola eta Irribarria-Altuna
Beasainen Udalak hitzarmena sinatu du Asegarce eta Aspe enpresekin. Aurrerantzean ekainean Antzizar kiroldegian bi partida jokatuko dira. Sarrerak salgai daude dagoeneko
Esku pilotari erreferentzialtasuna eta bultzada eman nahian, Beasaingo Udalak Asegarce eta Aspe enpresekin hitzarmena sinatu du gaur goizean Antzizar kiroldegiko pilotalekuan, hainbat pilotariren babesean. Aurrerantzean, ekainean, San Fermin txapelketako Lau t’erdiko bi partida jokatuko dira Beasaingo Antzizar kiroldegian.
Aurtengo kasuan, hilaren 10ean, larunbatean, eta hilaren 18an, igandean izango dira. Punta-puntako partidak ikusteko aukera izango da: batetik, Aimar Olaizola eta Iñaki Artola, eta bestetik, Iker Irribarria eta Jokin Altuna.
Beñat Garmendia
Pilotari gazteek ere izango dute lekua Beasainen. Larunbatean, II.?ETB-LEPM txapelketaren barruan, Alberdi eta Eskiroz, Peio Etxebarria eta Beñat Garmendia beasaindarraren aurka lehiatuko dira. Hilaren 18an, Xabier Erostarbe urretxuarra.
Bi jardunaldi
- Ekainaren 10ean, larunbatean: 17:00etan. 1. partida: Agirre-Tainta Bakaikoa-Urretabizkaia II.aren aurka. 2. partida: Alberdi-Eskiroz Peio Etxebarria-Garmendiaren aurka. San Fermin txapelketa: Olaizola II.a Artolaren aurka. Sarrerak: aurrez 15 euro, eguneanebrtan 20 euro.
- Ekainaren 18an, igandean. 17:00. 1. partida: Mendizabal III-Erostarbe Ugalde-Tolosaren aurka. 2. partida, San Fermin txapelketa: Iker Irribarria Jokin Altunaren aurka.?Sarrerak: 25 euro.












