Unai Iribar izan da azkarrena Segurako txirrindu proban
Taldekako saria Ampo taldeak irabazi du.
Atzo arratsaldean Seguran jokatu zen junior mailako San Joan txirrindu lasterketan, Limousin taldeko Unai Iribar izan zen lehena helmugara iristen; bigarrena eta hirugarrena, Ampo taldeko Xabier Azparren eta Aritz Urra izan ziren. Taldekako saria Ampo taldearentzat izan zen. Mendiko saria ere, Ampo taldeko Azparrenarentzat izan zen. 88 kilometro egin behar izan zituzten txirrindulariek Segura inguruko errepideetan gora eta behera.