Josiz Eguna ospatu dute Areizaga-Kalebarrenen
Gaur Kalean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Julita mertzeriak Josiz Eguna antolatu du. Areizaga-Kalebarren plazara inguratu diren guztiek puntua eta kakorratz-lanak egiteko aukera eduki dute. Gainera, zuzeneko musika emanaldiak egon
Gaur Kalean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Julita mertzeriak Josiz Eguna antolatu du. Areizaga-Kalebarren plazara inguratu diren guztiek puntua eta kakorratz-lanak egiteko aukera eduki dute. Gainera, zuzeneko musika emanaldiak egon dira, Zarraparra kolektiboaren eskutik.
Josten 50 bat lagun elkartu dira eta beraien artean 100 euroko erosketa bale bat zozkatu dute. Ane Miren Ormazabalek irabazi du. Julita mertzeriko Nerea Mendizabal “oso pozik” azaldu da. “Gure helburua lan sare bat sortzea eta jendeak lagunartean aritzea atsegina dela ikustea da. Lortu dugula uste dugu”, esan du.