Joxetxo Atinek irabazi du Zegamako aizkora eta sega apustua
Joxe Mari Arakama zegamarrak eta Joxetxo Atin gabiriarrak aizkora eta sega apustua jokatu dute gaur arratsaldean Zegaman. Lau enbor ebaki behar zituzten eta ondoren belarra moztu, ordu beteko saioa osatu arte. Belar gehien mozten zuena suertatuko zen garaile. Atinek irabazi du, erraz. Izan ere, sekulako beroa egin du Murgi Zelain eta Arakamak ez du aizkora lana bukatzerik izan. Atinek aizkora lana bukatu eta ondoren sail eta erdi moztu du. Berak poltsikoratu ditu, beraz, jokoan zeuden 1.000 euroak. Bukaeran, elkarri bostekoa eman diote. Gero, afaltzera joango dira.