Kalean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna ospatu dute Beasainen
Beasainen kalean puntua egiteko eguna ospatzen ari dira. Emakume talde bat Gernikak pasealekuan elkartu da, indarkeria sexistaren aurkako xingola bat egiteko. 30 zentimetroko zabalera duten harizko zatiak egin dituzte eta beste egun batean harilan guztiak elkartu eta josiko dituzte. Azaroaren 25ean udaletxean jarriko dute.