Ordiziako Buztuntza auzoko jaiak berreskuratu dituzte
Ordiziako Buztuntza auzoko bizilagunek jaiak berreskuratu dituzte, 25 urte ondoren. Atzo buruhandiak eta txistulariak kalera atera ziren, karaokea egin zuten, mus txapelketa jokatu zen eta rock kontzertua eta DJ gaua egon ziren.
Gaur goizean herri lasterketa egin duten. 26 haurrek eta sei helduk parte hartu dute. 6-9 urtekoen mailan mutil onena Iker Sanchez izan da eta neska onena Ainhoa Corada. 10-16 urtekoei dagokienez, Unax Rodriguez eta Helen Hidalgo nagusitu dira. Bukatzeko, helduen mailan, Iherai Martinek eta Gabriela Botizek irabazi dute.
Goizean, puzgarriak, buruhandiak, txistulariak eta errondailaren saioa ere egon dira.
Horra hor arratsaldeko egitaraua:
- -16:00: mozorro festa egingo dute eta toka txapelketa hasiko da.
- -16:15: haurrentzako jolasak egongo dira.
- -18:00: Ritmo de Luna taldeak dantza erakustaldia eskainiko du.
- -21:00: suziri jaurtiketa.
- 21:30: mozorro desfilea.
- 22:30: Batzuri, Dukkha eta Embajada taldeen kontzertua.
- 03:00: DJ Golden.
- -10:30: suziri jaurtiketa.
- -11:00: buruhandi eta txistulariak.
- -12:00: Urdaneta dantza taldearen emanaldia.
- -14:30: paella jana herrikoia.
- -17:00: Bubble Soccer Urdaneta eskolako pilotalekuan.
- -21:30: suzirien jaurtiketa eta festen amaiera.